Aurkezpena


Hitzez Euskaltegia E.M 1987an sortu zen, urteetako esperientzia zuten hainbat irakasle elkartu eta ordutik, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea izan dira gure helburu nagusiak; baina horretaz aparte, gazteak, enpresak eta euskal kultura ere izan ditugu langai.

Hitzez Euskaltegia E.M Grosen dago:
Kolon Pasealekua 5, behea

Bertara hurbiltzen denak euskararen ikaskuntzarako ongi hornitutako instalazioak izango ditu eskura: material didaktikoa, ikusentzunezkoak,... eta irakasle talde profesionala. Hau guztia baliatuz, euskararen irakaskuntza eta euskal kulturaren ezagutza modu natural, atsegin eta eraginkorrean burutzea da gure helburua.